Meta tags:
description= Olatukoop sarea Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) jarduten dugun kooperatibek, elkarteek, eta beste hainbat erakunde komunitariok osatzen dugu.;
Headings (most frequently used words):
lan, eta, gara, desiragarriak, ekonomia, sozial, eraldatzailea, ese, nor, oinarri, irekiak, ildo, estrategikoak, azken, berriak, gure, bila, dominazioaren, emantzipazioaren, artean, langile, burujabeak, maiatzaren, lehena, aldarrikatzen, dugu, martxoak, beste, eredu, baten, alde, bazkide, kide, lurralde, sareak,
Text of the page (most frequently used words):
eta (54), the (14), #ekonomia (13), gure (10), lan (9), dugu (9), for (7), gara (7), sozial (7), errizoma (6), manage (5), technical (5), storage (5), access (5), edo (5), olatukoop (5), bizitza (5), oinarri (5), preferences (4), purposes (4), user (4), purpose (4), ditugu (4), izan (4), albisteak (4), eraldatzailea (4), eus (4), ekin (4), title (3), kudeatu (3), marketing (3), that (3), used (3), beste (3), alde (3), ese (3), eraldaketa (3), ildo (3), estrategikoak (3), sozioekonomiko (3), ekonomikoa (3), helburua (3), praktikak (3), lanaren (3), duten (3), irekiak (3), bazkide (3), lurralde (3), diren (3), hainbat (3), nor (3), nahi (3), nola (3), consent (2), onarpena (2), exclusively (2), statistical (2), service (2), estadistikoak (2), necessary (2), legitimate (2), requested (2), subscriber (2), funtzionalak (2), bezalako (2), izango (2), politika (2), eredu (2), langile (2), burujabeak (2), desiragarriak (2), berriak (2), ezagutu (2), bizigarriak (2), soziala (2), interkooperazioa (2), iraunkortasun (2), ekologikoa (2), kontrola (2), dira (2), helburu (2), parte (2), lurraldeak (2), horretarako (2), ondare (2), egiteko (2), inguruko (2), eragile (2), zein (2), finantza (2), harreman (2), duen (2), erabaki (2), integrala (2), hartuta (2), daude (2), bizitzaren (2), lana (2), egiten (2), baitan (2), kide (2), erakunde (2), dutela (2), ekonomiaren (2), eraldatzaileen (2), esp (2), eng (2), podkasta (2), irakurgai (2), azterlan (2), interesgarriak (2), argitalpenak (2), pentsatuz (2), proiektuak (2), ekintzarako (2), tresnak (2), lurraldekintza (2), aurkezpena (2), hasiera (2), 623 (2), 019 (2), 507 (2), info (2), scroll, top, save, ukatu, onartu, read, more, about, these, vendor_count, vendors, services, options, required, create, profiles, send, advertising, track, website, across, several, websites, similar, anonymous, without, subpoena, voluntary, compliance, part, your, internet, provider, additional, records, from, third, party, information, stored, retrieved, this, alone, cannot, usually, identify, you, storing, are, not, strictly, enabling, use, specific, explicitly, sole, carrying, out, transmission, communication, over, electronic, communications, network, always, active, esperientzia, onenak, eskaintzeko, cookieak, teknologiak, erabiltzen, gailuaren, informazioa, gordetzeko, eskuratzeko, teknologia, horien, baimenari, esker, nabigazio, portaera, gune, honetako, identifikazio, bakarrak, datuak, prozesatu, ahal, adostasuna, onartzea, kentzea, ezaugarri, funtzio, jakin, batzuetan, eragin, negatiboa, dezake, ohar, legala, pribatutasun, cookien, p2p, email, ikusi, denak, martxoak, baten, maiatzaren, lehena, aldarrikatzen, bila, dominazioaren, emantzipazioaren, artean, azken, kooperatibismoa, denontzat, esearen, bisibilizazioa, memoria, kooperatiboaren, berreskuratzea, lurraldea, mutualismoa, ekintzailetza, kooperatiboa, propioaren, eraikuntza, ere, jardueren, energia, materialen, erabilpen, jasangarria, berrerabilpena, hondakinen, kudeaketa, merkaturatze, bide, laburren, konpromisoak, oreka, lortzea, izanik, egitasmoek, lurraldeko, prozesuetan, aktiboki, hartzen, dute, kapitalismoak, batera, uzten, dituen, erdigunera, ekarri, etorkizun, eraikitzeko, auzo, herri, eskualdeetako, ehun, politikoan, hartu, saretzen, tokiko, kultura, komunari, ekarpena, konpromisoa, proiektu, komunitateetatik, ekonomiko, sozialekin, garatzen, etorkizunera, begira, elkarlan, mekanismo, sare, komun, iraunkorrak, sortzeko, gainera, etikoak, erabiliz, merkantilizatuak, sustatuz, autonomia, bideragarritasuna, bermatzen, pluraltasun, lantzen, baliabide, produktiboen, hartze, prozesuen, jabegoa, kolektiboki, kudeatzea, partaidetza, demokrazia, berdintasuna, justizia, irizpide, informazio, gardena, errenta, emaitzen, banaketa, justua, berdintasun, oinarrietan, proiektuko, komunitateko, kideen, arteko, elkartasun, mekanismoak, sustatuta, zerbitzura, jartzeko, modu, burujabean, hau, nagusiak, langileon, esku, ikuspegi, barneratu, auto, eraketa, kapitalistak, duina, komuna, sortu, birsortzen, proiektuaren, dagoela, ulertzen, bitartez, beharrak, desioak, betetzen, produktiboa, erreproduktiboa, bereizketatik, harago, bizigarritasunean, positiboki, eragiten, erdigunean, jartzea, beraz, egunerokoan, eraldatzaile, kooperatibo, trans, feminista, euskaldun, antiarrazista, dekolonialaren, sareak, 60tik, gora, orain, eraldatzailearen, bueltan, saretuta, gabiltzan, kooperatibak, herrigintza, elkarteak, kooperatiboak, guztira, 600, inguru, horrez, gain, olatukoopeko, kontsumo, kooperatiben, biltzen, erabiltzaile, zerbitzu, bazkideak, bokazio, sozialeko, honetan, bereizten, sozialaren, barruan, sartzen, gainerako, erakundeetatik, batetik, irabazien, gainetik, pertsonen, beharrizanak, asetzea, lehentasun, bestetik, indarrean, dagoen, gizartearen, bilatzen, esan, baita, aurrera, egin, sozialean, baina, kapitalistaren, alternatiba, gisa, hura, legitimatzeko, mantentzea, hobetzea, bakarra, sistema, alternatibo, baterantz, ekimenen, multzoa, horrek, bestek, beharko, luke, adjektiborik, gabe, jomuga, euskal, herriko, sozioekonomia, eraldatzea, posible, elkarrekin, pentsatutakotik, praktika, martxan, jartzen, zer, galderei, erantzunez, sarea, eraldatzailean, jarduten, dugun, kooperatibek, elkarteek, komunitariok, osatzen, skip, content,
Text of the page (random words):
ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizoma olatukoop skip to content info olatukoop eus 34 623 019 507 hasiera errizoma aurkezpena oinarri irekiak lan ildo estrategikoak ekonomia sozial eraldatzailea nor gara izan errizoma lurraldekintza nola ekin ekintzarako tresnak proiektuak pentsatuz ekin argitalpenak irakurgai eta azterlan interesgarriak podkasta albisteak eus eng fr esp info olatukoop eus 34 623 019 507 hasiera errizoma aurkezpena oinarri irekiak lan ildo estrategikoak ekonomia sozial eraldatzailea nor gara izan errizoma lurraldekintza nola ekin ekintzarako tresnak proiektuak pentsatuz ekin argitalpenak irakurgai eta azterlan interesgarriak podkasta albisteak eus eng fr esp ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizoma olatukoop sarea ekonomia sozial eraldatzailean ese jarduten dugun kooperatibek elkarteek eta beste hainbat erakunde komunitariok osatzen dugu helburua euskal herriko sozioekonomia eta lurraldeak eraldatzea da bizitza bizigarriak posible egiteko elkarrekin pentsatutakotik praktika berriak martxan jartzen ditugu zer eta nola galderei erantzunez ekonomia sozial eraldatzailea ese bizitza mantentzea eta hobetzea helburu bakarra izango duen sistema sozioekonomiko alternatibo baterantz jo nahi duten ekimenen multzoa da horrek eta ez bestek izan beharko luke eta ekonomiaren adjektiborik gabe jomuga bokazio eraldatzailea duten ekonomia sozialeko erakunde eta praktikak honetan bereizten dira ekonomia sozialaren barruan sartzen diren gainerako erakundeetatik batetik irabazien gainetik pertsonen beharrizanak asetzea dutela lehentasun eta bestetik indarrean dagoen ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa bilatzen dutela esan nahi baita aurrera egin nahi du ekonomia sozialean baina ekonomia kapitalistaren alternatiba gisa eta ez hura legitimatzeko ezagutu nor gara 60tik gora gara orain ekonomia sozial eraldatzailearen bueltan saretuta gabiltzan kooperatibak herrigintza elkarteak eta eragile sozioekonomiko kooperatiboak guztira 600 langile inguru gara eta horrez gain olatukoopeko kide edo bazkide diren kontsumo kooperatiben baitan biltzen diren hainbat eta hainbat bazkide erabiltzaile edo zerbitzu bazkideak bazkide kide eta lurralde sareak oinarri irekiak 01 lana bizitza proiektuaren baitan dagoela ulertzen dugu eta lanaren bitartez gure beharrak eta desioak betetzen ditugu lan produktiboa eta erreproduktiboa bereizketatik harago helburua bizitzaren bizigarritasunean positiboki eragiten duten praktikak erdigunean jartzea da eta beraz egunerokoan ekonomia sozial eraldatzaile kooperatibo trans feminista euskaldun antiarrazista eta dekolonialaren alde lan egiten dugu 02 ekonomia gure bizitzaren zerbitzura jartzeko lana modu burujabean egiten dugu hau da lanaren inguruko erabaki nagusiak langileon esku daude lanaren ikuspegi integrala barneratu eta auto eraketa eta harreman ez kapitalistak oinarri hartuta lan duina eta komuna sortu kudeatu eta birsortzen dugu 03 gure helburua baliabide produktiboen eta erabaki hartze prozesuen jabegoa eta kontrola kolektiboki kudeatzea da partaidetza integrala demokrazia ekonomikoa berdintasuna justizia soziala eta iraunkortasun ekonomikoa irizpide hartuta horretarako informazio gardena errenta eta emaitzen banaketa justua eta berdintasun praktikak gure oinarrietan daude proiektuko zein komunitateko kideen arteko elkartasun mekanismoak sustatuta 04 gure proiektu eta komunitateetatik inguruko beste eragile ekonomiko eta sozialekin interkooperazioa garatzen dugu etorkizunera begira elkarlan mekanismo eta ondare zein sare komun iraunkorrak sortzeko gainera finantza etikoak erabiliz eta harreman ez merkantilizatuak sustatuz autonomia eta finantza bideragarritasuna bermatzen duen pluraltasun ekonomikoa lantzen dugu 05 gure egitasmoek lurraldeko eraldaketa prozesuetan aktiboki parte hartzen dute kapitalismoak alde batera uzten dituen bizitza eta lurraldeak erdigunera ekarri eta etorkizun burujabeak eraikitzeko horretarako gure auzo herri eta eskualdeetako ehun sozioekonomiko eta politikoan parte hartu eta saretzen gara eta tokiko kultura eta ondare komunari ekarpena egiteko konpromisoa dugu 06 iraunkortasun ekologikoa ere gure jardueren oinarri da energia eta materialen erabilpen jasangarria berrerabilpena hondakinen kudeaketa eta merkaturatze bide laburren kontrola dira gure konpromisoak oreka ekologikoa lortzea helburu izanik lan ildo estrategikoak eredu propioaren eraikuntza ekintzailetza sozial kooperatiboa interkooperazioa eta mutualismoa lurraldea eta eraldaketa soziala esearen bisibilizazioa eta memoria kooperatiboaren berreskuratzea bizitza bizigarriak eta kooperatibismoa denontzat ezagutu azken berriak albisteak lan desiragarriak gure lan desiragarriak bila dominazioaren eta emantzipazioaren artean albisteak langile burujabeak gara eta maiatzaren lehena aldarrikatzen dugu ese martxoak 8 beste lan eredu baten alde ikusi denak email olatukoop cc by sa p2p cookien politika pribatutasun politika ohar legala manage consent esperientzia onenak eskaintzeko cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta edo eskuratzeko teknologia horien baimenari esker nabigazio portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatu ahal izango ditugu adostasuna ez onartzea edo kentzea ezaugarri eta funtzio jakin batzuetan eragin negatiboa izan dezake funtzionalak funtzionalak always active the technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network preferences preferences the technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user estadistikoak estadistikoak the technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes the technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes without a subpoena voluntary compliance on the part of your internet service provider or additional records from a third party information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you marketing marketing the technical storage or access is required to create user profiles to send advertising or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes manage options manage services manage vendor_count vendors read more about these purposes onartu ukatu onarpena kudeatu save preferences onarpena kudeatu title title title manage consent scroll to top
|