Meta tags:
Headings (most frequently used words):
aldatu, iturburu, kodea, fitxategi, fitxategien, eta, informatika, erreferentziak, edukiak, babesa, atzipena, kudeaketaren, helburuak, funtzioak, biltegiratzea, babeskopia, sistemak, kudeatzaileak, ikus, gainera, kanpo, estekak, tamaina, datuen, egituraketa, fitxategian, eragiketak,
Text of the page (most frequently used words):
fitxategi (71), eta (45), aldatu (38), #sistema (29), fitxategiak (25), edo (24), bat (24), dira (22), izan (17), #iturburu (15), kodea (15), ordenagailu (14), baten (14), fitxategien (12), batean (12), sortu (10), adibidez (10), hainbat (10), batek (10), baina (10), beste (9), datuak (9), fitxategiaren (9), bere (9), ditu (9), fitxategia (8), dituzte (8), erabiltzaile (8), informazioa (8), ere (7), behar (7), windows (7), dute (7), disko (7), gordetzen (7), daiteke (6), den (6), daude (6), eragile (6), datu (6), hauek (6), batzuetan (6), hau (6), edukiak (6), wikipedia (5), programak (5), ezabatu (5), irakurri (5), informazio (5), programa (5), eragileetan (5), dituen (5), babeskopia (5), egiten (5), mota (5), daitezke (5), duen (5), edozein (5), erabiltzaileak (5), izatea (4), erabilera (4), sistemak (4), informatika (4), file (4), mugitu (4), eskaintzen (4), normalean (4), erabiltzen (4), gisa (4), gehienek (4), fat (4), onartzen (4), soilik (4), gabe (4), izen (4), izena (4), dezake (4), erabili (4), modu (4), asko (4), egin (4), oso (4), gaur (4), biltegiratze (4), egon (4), bakarrik (4), ahal (4), guztiak (4), programek (4), diren (4), testu (4), tamaina (4), ezkutatu (4), berri (3), ikus (3), org (3), direktorio (3), erreferentziak (3), kudeatzaile (3), aukera (3), ematen (3), nahiz (3), duten (3), edukia (3), bertan (3), bakoitzak (3), izenak (3), ahalbidetzen (3), ntfs (3), batera (3), unix (3), gehienak (3), existitzen (3), non (3), helburu (3), atzitu (3), hasi (3), egungo (3), atzipena (3), dagoen (3), inplementatzen (3), gordetzeko (3), konkretu (3), baimenak (3), eragiketa (3), erreferentzia (3), bezala (3), ondorioz (3), kasu (3), eragiketak (3), erregistro (3), soldata (3), orri (3), byte (3), adierazten (3), erakutsi (3), testua (2), izateko (2), commons (2), orriaren (2), azken (2), aldaketa (2), https (2), fitxategi_ (2), files (2), multimedia (2), q82753 (2), wikimedia (2), kanpo (2), estekak (2), gainera (2), erabiltzaileei (2), zuzenean (2), karpetak (2), ahalko (2), gutxienez (2), explorer (2), gain (2), hiru (2), ordea (2), ditzaketen (2), payroll (2), bezalako (2), bertsioa (2), dos (2), kudeatzaileak (2), kopia (2), babeskopiak (2), egiteko (2), esker (2), gero (2), gogor (2), bada (2), kopiak (2), komunikabideetan (2), seguru (2), gorde (2), ordenagailuko (2), babesteko (2), bidez (2), kontrolen (2), memoria (2), eragileek (2), zenbaki (2), nonahi (2), askok (2), lotuta (2), horren (2), dev (2), kernel (2), gailu (2), ohi (2), zinta (2), etan (2), unitateetan (2), dvd (2), erabilgarria (2), fitxategik (2), bateko (2), fisikoki (2), biltegiratzea (2), bilatu (2), sarbidea (2), fitxategietan (2), atributuak (2), identifikatu (2), laguntza (2), hornitu (2), kontrolatzeko (2), kudeaketaren (2), helburuak (2), funtzioak (2), ziren (2), irakurtzen (2), atzipen (2), aleatorioa (2), aplikazio (2), guztiek (2), axola (2), egitura (2), gailutan (2), eragileak (2), flag (2), irakurtzeko (2), ditzakeen (2), baimena (2), babesa (2), fitxategiekin (2), lan (2), arabera (2), ezabatzen (2), erabiliko (2), ditzake (2), bakar (2), barne (2), desberdinak (2), honen (2), errazago (2), tratamenduko (2), nola (2), beraien (2), dituzten (2), ezaugarri (2), langile (2), aurki (2), datuen (2), egituraketa (2), fitxategian (2), formatua (2), byteak (2), irudi (2), ditzakete (2), luzapena (2), doc (2), entziklopedia (2), askea (2), ikusi (2), historia (2), gehiago (2), eztabaida (2), loturak (2), english (2), norsk (2), bahasa (2), беларуская (2), azpiatal (2), gora (2), alboko (2), joan (2), kontua (2), web (2), cookie, adierazpena, estatistikak, garatzaileak, mugikorreko, bista, lege, oharra, wikipediari, buruz, pribazitate, politika, jarraituz, erabil, baliteke, klausularen, batzuk, aplikatu, xehetasunen, baldintzak, creative, aitortu, partekatuberdin, lizentziari, abendua, 2019, kategoria, tik, eskuratuta, index, php, title, oldid, 7355519, url, britannica, hiztegiak, entziklopediak, ph124518, nkc, identifikadoreak, proiektuak, autoritate, kontrola, gestión, archivos, computer, manipulatzeko, dien, berrizendatu, baimenik, biltegiratzeko, jatorrizko, sistemarako, lehen, microsoft, nautilus, linuxen, banaketetan, ohikoa, antolatzeko, modua, azalerak, manipulatutako, artxiboak, aipatzen, batzuek, sistemen, esate, baterako, berriagoetan, zaharreko, motako, bertsio, zaharrak, bertsioen, normala, sistemaz, abantailak, desabantailak, estandarrak, zortzi, karaktereko, gehi, luzapen, karaktere, espaziorik, espazioak, luzeagoak, records, dat, mugatu, beharko, litzateke, luzeak, ezean, vfat, aiton, aita, seme, metodoak, automatikoki, aitonaren, zaharrena, semea, uneko, grandfather, father, son, back, erabilgarritasun, babeskopiaren, prozesuan, laguntzeko, horri, denbora, aurreztu, babestu, beharreko, izanez, sarritan, media, erauzgarrietan, kopiatzen, esaterako, grabagarri, kartutxoetan, berean, kopiatzeak, hutsegiteak, babesten, ezinbestekoa, osoaren, porrot, suntsipenaren, aurka, babestea, orduan, konputagailutik, atera, daitezkeen, bestelako, leku, urrun, fitxategiek, garrantzitsua, dutenean, prozesua, aurkako, hondamenetatik, kokaleku, bihurtzea, horrela, ordenagailuan, zerbait, gertatu, ustekabean, ezabatuz, berreskuratu, exekutibo, ikusiz, blokeo, irudikatzen, blokeoa, abar, ezartzeko, manipulatzen, eremua, ondoren, eragileari, parametro, pasatuz, ibm, zaharrago, hasierako, bertsiodun, zuten, kudeatzailea, oro, har, opaku, 1961, inguruan, zen, egun, dago, opaque, data, type, descriptor, control, block, fisikorik, adibide, proc, sys, direktorioen, barneko, birtualak, objektu, eragilearen, aren, barnean, null, termino, fisikoetan, gogorrak, 1960ko, hamarkadaren, hasieratik, lurrunkorreko, forma, behin, behineko, duenean, ean, gordeta, zenbait, magnetikoetan, etab, egoera, solidoko, unitateen, gogorraren, aurkari, bilakatzen, ari, solid, state, drives, usb, trinkoetan, magnetic, tapes, ram, volatile, memory, gogorrean, manifestazio, fisikoa, erreal, kontzeptu, abstraktu, benetakoaren, antzekoa, doako, espazioa, kudeatu, bloke, libreetan, blokeatu, erabiltzaileen, kontrolatu, kokalekua, deskribatzeko, kokatu, helburuez, funtzio, baditu, errutina, multzo, estandarra, eskaini, euskarria, ugarirekin, galera, minimizatu, eskatutako, entregatu, fitxategientzako, optimizatu, baliozkoa, dela, ziurtatu, kudeaketa, aplikazioei, sartzeko, zerbitzuak, softwarea, bai, baita, direktorioak, kudeaketak, honako, lehendabiziko, sekuentzialki, diskoen, agerpenaz, eratan, zuzena, funtsezkoa, baseak, idazten, zehazten, seek, bereizten, sekuentzial, zein, aleatoriozkoetatik, zeren, aleatorioak, alde, gailuarekiko, independenteak, berdina, netware, biltegiragailu, bakarrean, biltzen, honek, izenez, berriz, msdos, unitatea, zehaztu, eragilek, babes, mekanismo, aktibatuta, badago, hala, nahi, duelako, arakatua, ezin, aldatua, ezabatua, daitekeen, kritikoa, berezientzako, erabiltzailearentzako, ikusezin, bihurtzeko, ezkutuak, modernoek, nahigabe, nahita, sortutako, kalteaz, konputagailuek, nork, karpeta, ezabatzekoa, beharbada, aldatzeko, exekutatzekoa, gehiagok, dezan, espazioko, behe, mailan, erabiltzailearekiko, garden, maneiatzen, maila, izenaren, deskriptorea, aginduak, bera, ezabatuko, baizik, batentzat, direnean, horrek, hartzen, zuen, lekua, libre, tratatuko, gainetik, edozer, berridazteko, segurtasun, arazo, kontsideratzen, baitira, berreskuratzeko, delako, ezabapen, deiak, guztiz, ezabatzeko, hondar, kernelak, abstrakzio, moduko, handitu, murriztu, gehienetan, konputagailuan, exekutatzen, beharrezkoa, balitz, itxi, idatzi, batetik, ireki, programarentzako, ikusgarri, adierazleak, erabiliz, desberdintzeko, abantaila, kopurua, murriztea, zaharkitutako, kudeatzeko, erabiltzailearentzat, ikusgarriak, atzitzen, berak, izendatu, aldatzen, ulertzen, formatu, kokapena, gordeko, aukeratzeko, gaitasuna, multzokatu, diseinuaren, menpe, geratzen, egituratzeko, desberdin, informatiko, erabiliak, funtzionamendurako, programatzaileek, erabakitzen, zer, pakete, txikiagoz, osatuta, linea, deituak, indibidualki, direnak, komunak, dituztenak, enpresa, guztien, bakoitzaren, orriko, bati, egite, dio, komun, soldatekin, erlazionatuta, lineak, inprimatutako, paper, lerroak, berezi, zero, byteko, orain, oraindik, daturik, dutenak, erroredun, behera, geratu, une, orokorrean, kopuru, batekin, adierazita, negatibo, ezartzen, maximo, arte, sekuentzia, antolatuta, definitzen, txt, rekin, bideo, audio, interpretatzen, oinarrizko, metadatuentzako, utf, ascii, luzapenaren, biltegiratzean, batez, adb, taula, aukerakoa, osatzen, erregistroz, lagungarrietan, multzoa, bide, bitartez, berauei, baliabideen, antolaketa, errazten, deitzen, zaie, paperean, ditzakegun, baliokide, informatikoak, direlako, euskara, artikulua, ייִדיש, wolof, tiếng, việt, vèneto, oʻzbekcha, ўзбекча, українська, türkçe, ไทย, тоҷикӣ, தமிழ், kiswahili, svenska, српски, srpski, shqip, slovenščina, slovenčina, simple, srpskohrvatski, српскохрватски, sardu, саха, тыла, русский, română, português, polski, bokmål, nynorsk, nederlands, mirandés, melayu, മലയാളം, македонски, олык, марий, malagasy, latviešu, lietuvių, lingála, lombard, latina, 한국어, қазақша, 日本語, italiano, íslenska, indonesia, interlingua, հայերեն, magyar, hrvatski, हिन्दी, עברית, galego, frysk, français, suomi, فارسی, eesti, español, esperanto, ελληνικά, deutsch, dansk, чӑвашла, čeština, کوردی, català, bosanski, brezhoneg, বাংলা, български, тарашкевіца, تۆرکجه, azərbaycanca, asturianu, الدارجة, العربية, afrikaans, hizkuntza, eduki, taularen, ikusgarritasuna, barrara, honetan, hizkuntzen, goiko, aldean, artikuluaren, izenburuaren, eskuinaldean, hizkuntzak, proiektuetan, inprimatzeko, pdf, jaitsi, liburu, inprimatu, esportatu, wikidata, itema, artikulu, aipatu, lotura, iraunkorra, bereziak, igo, lotutako, orrietako, aldaketak, honanzko, esteka, orriak, tresnak, dohaintza, ausazko, orria, berriak, albisteak, txokoa, txikipedia, azala, nabigazioa, ekarpenak, eman, gabeko, erabiltzaileentzako, orrialdeak, ikasi, saioa, tresna, pertsonalak, barra, edukira, the, wayback, machine, http, archive, 20221006022332, wiki, timestamps, about, this, capture, fail, success, 2023, 2022, 2021, nov, oct, sep, jun, 2006, mar, 2026, captures,
Text of the page (random words):
chive org web 20221006022332 https eu wikipedia org wiki fitxategi_ informatika edukira joan alboko barra ezkutatu edo erakutsi bilatu sortu kontua tresna pertsonalak sortu kontua hasi saioa izena eman gabeko erabiltzaileentzako orrialdeak gehiago ikasi eztabaida ekarpenak nabigazioa azala txikipedia txokoa albisteak aldaketa berriak ausazko orria laguntza dohaintza egin tresnak honanzko esteka duten orriak lotutako orrietako aldaketak fitxategia igo orri bereziak lotura iraunkorra orri honen datuak artikulu hau aipatu wikidata itema inprimatu esportatu liburu bat sortu pdf gisa jaitsi inprimatzeko bertsioa beste proiektuetan wikimedia commons hizkuntzak wikipedia honetan hizkuntzen loturak orriaren goiko aldean daude artikuluaren izenburuaren eskuinaldean joan gora edukiak mugitu alboko barrara ezkutatu gora 1 fitxategien edukiak erakutsi ezkutatu fitxategien edukiak azpiatal 1 1 fitxategi tamaina 1 2 datuen egituraketa fitxategian 1 3 eragiketak 2 babesa 3 fitxategien atzipena 4 fitxategi kudeaketaren helburuak eta funtzioak 5 biltegiratzea 6 babeskopia 7 fitxategi sistemak eta fitxategi kudeatzaileak 8 erreferentziak erakutsi ezkutatu erreferentziak azpiatal 8 1 ikus gainera 8 2 kanpo estekak eduki taularen ikusgarritasuna aldatu fitxategi informatika 81 hizkuntza afrikaans العربية الدارجة asturianu azərbaycanca تۆرکجه беларуская беларуская тарашкевіца български বাংলা brezhoneg bosanski català کوردی čeština чӑвашла dansk deutsch ελληνικά english esperanto español eesti فارسی suomi français frysk galego עברית हिन्दी hrvatski magyar հայերեն interlingua bahasa indonesia íslenska italiano 日本語 қазақша 한국어 latina lombard lingála lietuvių latviešu malagasy олык марий македонски മലയാളം bahasa melayu mirandés nederlands norsk nynorsk norsk bokmål polski português română русский саха тыла sardu srpskohrvatski српскохрватски simple english slovenčina slovenščina shqip српски srpski svenska kiswahili தமிழ் тоҷикӣ ไทย türkçe українська oʻzbekcha ўзбекча vèneto tiếng việt wolof 吴语 ייִדיש 中文 粵語 aldatu loturak artikulua eztabaida euskara irakurri aldatu aldatu iturburu kodea ikusi historia gehiago irakurri aldatu aldatu iturburu kodea ikusi historia wikipedia entziklopedia askea fitxategi bat ordenagailu baten gordetzen den informazio multzoa da eta bide baten bitartez identifikatu daiteke berauei esker informazioa gordetzeko baliabideen antolaketa errazten da fitxategi deitzen zaie paperean aurki ditzakegun fitxategien baliokide informatikoak direlako memoria lagungarrietan disko gogor dvd gordetzen dira informazioa biltegiratzean fitxategietan gordetzen da izena luzapena batez adierazten da luzapena fitxategiaren mota adierazten du adb irudi doc taula doc eta aukerakoa da batzuetan erregistroz osatzen dira fitxategien edukiak aldatu aldatu iturburu kodea gaur egungo sistema eragileetan fitxategiak byte sekuentzia batean daude antolatuta fitxategi baten formatua bere edukiak definitzen du nahiz eta sistema eragile batzuetan formatua fitxategi luzapenaren arabera adierazten den adibidez testu fitxategi baten byteak txt windows en ascii edo utf 8 rekin daude lotuta irudi bideo edo audio baten byteak ordea beste modu batera interpretatzen dira fitxategi mota gehienek metadatuentzako hainbat byte izan ditzakete ditzakete fitxategiaren oinarrizko informazioa gordetzeko fitxategi tamaina aldatu aldatu iturburu kodea une konkretu batean fitxategi batek tamaina bat behar du izan orokorrean byte kopuru batekin adierazita gaur egungo sistema eragileetan tamaina edozein zenbaki oso ez negatibo izan daiteke sistemak ezartzen duen maximo bat arte kasu berezi bat zero byteko fitxategiak dira fitxategi hauek orain sortu berri diren fitxategiak oraindik daturik ez dutenak edo erroredun fitxategiak izan daitezke bertan behera geratu den eragiketa baten ondorioz datuen egituraketa fitxategian aldatu aldatu iturburu kodea fitxategi baten informazioa pakete txikiagoz egon ohi da osatuta normalean erregistro edo linea deituak indibidualki desberdinak direnak baina ezaugarri komunak dituztenak adibidez soldata orri bat gordetzen duen fitxategi batean enpresa bateko langile guztien datuak eta bakoitzaren soldata aurki daitezke soldata orriko erregistro bakoitzak langile bakar bati egite dio erreferentzia eta erregistro guztiek ezaugarri komun bat dute soldatekin daude erlazionatuta testu fitxategi batek lineak izan ditzake inprimatutako paper batek dituen lerroak bezala nola multzokatu informazioa fitxategi batean diseinuaren menpe geratzen da eta ondorioz fitxategi baten informazioa egituratzeko modu desberdin asko daude fitxategi informatiko gehienak ordenagailu programek erabiliak dira beraien funtzionamendurako sortu aldatu eta ezabatzen dituzten fitxategiak programatzaileek erabakitzen dute zer fitxategi behar dituzten nola erabiliko diren eta normalean beraien izenak kasu batzuetan programek erabiltzailearentzat ikusgarriak diren fitxategiak atzitzen dituzte adibidez testu tratamenduko programa batean erabiltzaileak berak izendatu dituen fitxategiak aldatzen ditu nahiz eta fitxategiaren barne egitura testu tratamenduko programak ulertzen duen formatu batean egon erabiltzaileak fitxategiaren izena kokapena eta bertan gordeko den testua aukeratzeko gaitasuna du aplikazio askok bere datu guztiak fitxategi bakar batean gordetzen dituzte barne adierazleak erabiliz informazio mota desberdinak desberdintzeko honen abantaila bat fitxategi kopurua murriztea da errazago mugitu ahal izateko edo zaharkitutako fitxategiak errazago kudeatzeko eragiketak aldatu aldatu iturburu kodea hauek dira programa batek fitxategi baten egin ditzakeen eragiketak fitxategi berri bat sortu fitxategien baimenak eta atributuak aldatu fitxategi bat ireki bere edukiak programarentzako ikusgarri egiteko fitxategi batetik datuak irakurri fitxategi baten datuak idatzi fitxategi bat itxi ordenagailu batean fitxategiak sortu mugitu aldatu handitu murriztu eta ezabatu daitezke kasu gehienetan konputagailuan exekutatzen diren programek egiten dituzte eragiketa hauek baina erabiltzaile batek ere egin ditzake beharrezkoa balitz unix moduko sistema eragileetan erabiltzaile espazioko programek ez dute zuzenean fitxategiekin behe mailan lan egiten bakarrik kernel ak egiten du lan fitxategiekin eta erabiltzailearekiko modu garden batean maneiatzen ditu eragiketa hauek sistema eragileak abstrakzio maila bat eskaintzen du erabiltzaileak fitxategi bat bere izenaren arabera atzitu dezake deskriptorea erabili gabe adibidez rm fitxategia aginduak ez du fitxategia bera ezabatuko baizik eta fitxategi horren erreferentzia fitxategi batentzat hainbat erreferentzia egon daitezke baina guztiak ezabatzen direnean kernelak fitxategi horrek hartzen zuen lekua libre bezala tratatuko du gainetik beste edozer datu berridazteko datu hondar hau segurtasun arazo bezala kontsideratzen da datuak ez baitira ezabatu eta ondorioz berreskuratzeko aukera existitzen delako edozein ezabapen seguru egiten duen programak sistema deiak erabiliko ditu fitxategiaren datuak guztiz ezabatzeko babesa aldatu aldatu iturburu kodea sistema eragile modernoek fitxategiak nahigabe edo nahita sortutako kalteaz babesteko hainbat aukera eskaintzen dituzte hainbat erabiltzaile izan ditzaketen konputagailuek fitxategi baimenak inplementatzen dituzte fitxategiak edo karpetak nork aldatu ezabatu edo sortu ditzakeen kontrolatzeko adibidez erabiltzaile konkretu batek fitxategi edo karpeta bat irakurtzeko baimena soilik izan dezake baina ez aldatu edo ezabatzekoa edo beharbada irakurri eta aldatzeko baimena izan dezake baina ez exekutatzekoa baimenak fitxategi baten edukia erabiltzaile konkretu batek edo gehiagok bakarrik izan dezan erabili ahal dira hainbat sistema eragilek inplementatzen duten beste babes mekanismo bat irakurtzeko soilik flag a da fitxategi baten hau aktibatuta badago erabiltzaile edo programa batek hala nahi izan duelako fitxategia arakatua izan daiteke baina ezin daiteke bere edukia aldatu flag hau oso erabilgarria da aldatua edo ezabatua izan ez daitekeen informazio kritikoa gordetzeko sistema eragileak bakarrik erabiltzen dituen fitxategi berezientzako adibidez sistema batzuetan fitxategi ezkutuak ere inplementatzen dira fitxategiak erabiltzailearentzako ikusezin bihurtzeko fitxategien atzipena aldatu aldatu iturburu kodea lehendabiziko sistema eragile etan fitxategiak bakarrik sekuentzialki atzitu ahal ziren baina diskoen agerpenaz batera edozein eratan hasi ziren irakurtzen atzipen aleatorioa edo zuzena atzipen aleatorioa funtsezkoa da aplikazio batzuetan datu baseak eta non hasi irakurtzen edo idazten zehazten du seek gaur egungo sistema eragileek ez dituzte bereizten fitxategi sekuentzial zein fitxategi aleatoriozkoetatik zeren eta guztiak dira aleatorioak beste alde sistema eragile guztiek gailuarekiko independenteak izatea helburu dute hau da atzipena berdina izatea fitxategia fisikoki non dagoen axola gabe unix en edo netware n biltegiragailu guztiak direktorio egitura bakarrean biltzen dira honek ahalbidetzen du edozein fitxategik bere izenez atzitu ahal izatea ze gailutan dagoen axola gabe berriz msdos en eta windows en erabiltzaileak fitxategia ze gailutan unitatea dagoen zehaztu behar du fitxategi kudeaketaren helburuak eta funtzioak aldatu aldatu iturburu kodea fitxategi kudeaketa sistema bat erabiltzaile eta aplikazioei sartzeko eta kontrolatzeko zerbitzuak eskaintzen dituen softwarea da bai fitxategiak baita direktorioak ere fitxategi kudeaketak honako helburu hauek ditu fitxategiaren informazioa baliozkoa dela ziurtatu fitxategientzako sarbidea optimizatu erabiltzaileak eskatutako datuak entregatu galera minimizatu edo ezabatu i o euskarria biltegiratze gailu ugarirekin hornitu i o errutina multzo estandarra eskaini i o laguntza hainbat erabiltzaileei hornitu helburuez gain hainbat funtzio ere baditu fitxategia identifikatu eta kokatu direktorio bat erabili fitxategiaren kokalekua eta atributuak deskribatzeko hainbat erabiltzaileen sarbidea fitxategietan kontrolatu fitxategien erabilera blokeatu fitxategiak bloke libreetan bilatu doako espazioa kudeatu biltegiratzea aldatu aldatu iturburu kodea helburu erabilgarria duen edozein fitxategik manifestazio fisikoa izan behar du hau da ordenagailu sistema erreal bateko fitxategi batek kontzeptu abstraktu bat fisikoki benetakoaren antzekoa izan behar du existitzen bada termino fisikoetan ordenagailu fitxategi gehienak datu biltegiratze gailu mota batzuetan gordetzen dira adibidez sistema eragile gehienek disko gogorrean gordetzen dituzte fitxategiak disko gogorrak 1960ko hamarkadaren hasieratik biltegiratze ez lurrunkorreko non volatile memory forma izan dira nonahi fitxategiak behin behineko informazioa soilik duenean ram ean gordeta egon ohi da ordenagailuko fitxategiak beste zenbait komunikabideetan ere gorde daitezke adibidez zinta magnetikoetan magnetic tapes disko trinkoetan dvd etan zinta unitateetan usb unitateetan etab egoera solidoko unitateen solid state drives erabilera ere disko gogorraren aurkari bilakatzen ari da unix bezalako sistema eragileetan fitxategi askok ez dute lotuta biltegiratze fisikorik horren adibide dira dev null eta dev proc eta sys direktorioen barneko fitxategi gehienak hauek fitxategi birtualak dira objektu gisa existitzen dira sistema eragilearen kernel aren barnean erabiltzaile programa exekutibo baten bidez ikusiz fitxategiak fitxategi kontrolen blokeo file control block edo fitxategi kudeatzaile file descriptor bidez irudikatzen dira normalean fitxategi kontrolen blokeoa fitxategi izen bat eta abar ezartzeko manipulatzen den memoria eremua da ondoren sistema eragileari parametro gisa pasatuz ibm sistema eragile zaharrago eta cp m eta ms dos hasierako bertsiodun ordenagailu sistema eragileek erabiltzen zuten fitxategi kudeatzailea oro har datu mota opaku opaque data type bat edo zenbaki oso bat da eta 1961 inguruan sortu zen baina gaur egun nonahi dago babeskopia aldatu aldatu iturburu kodea ordenagailuko fitxategiek informazio oso garrantzitsua dutenean babeskopia prozesua erabiltzen da aurkako hondamenetatik fitxategiak babesteko fitxategien babeskopiak fitxategien kopiak beste kokaleku batean bihurtzea ahalbidetzen du horrela ordenagailuan zerbait gertatu edo ustekabean ezabatuz gero berreskuratu ahalko dira fitxategien babeskopiak egiteko modu asko daude ordenagailu sistema gehienek erabilgarritasun programak ematen dituzte babeskopiaren prozesuan laguntzeko eta horri esker denbora asko aurreztu daiteke babestu beharreko fitxategi asko izanez gero fitxategiak sarritan media erauzgarrietan kopiatzen dira esaterako cd grabagarri eta kartutxoetan ordenagailu berean beste disko gogor batean fitxategiak kopiatzeak disko baten hutsegiteak babesten ditu baina ezinbestekoa bada ordenagailu osoaren porrot edo suntsipenaren aurka babestea orduan fitxategien kopiak konputagailutik atera daitezkeen bestelako komunikabideetan egin behar dira eta leku seguru eta urrun batean gorde aiton aita seme babeskopia grandfather father son back up metodoak automatikoki egiten ditu hiru babeskopia aitonaren fitxategia fitxategiaren kopia zaharrena da eta semea uneko kopia da fitxategi sistemak eta fitxategi kudeatzaileak aldatu aldatu iturburu kodea ordenagailu bat antolatzeko modua izenak azalerak manipulatutako artxiboak bere fitxategi sistema gisa aipatzen da ordenagailu gehienek gutxienez fitxategi sistema bat dute ordenagailu batzuek hainbat fitxategi sistemen erabilera ahalbidetzen dute esate baterako ms windows ordenagailu berriagoetan ms dos fitxategi zaharreko fat motako fitxategiak eta windows bertsio zaharrak onartzen dira windows en azken bertsioen fitxategi sistema normala den ntfs fitxategi sistemaz gain sistema bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu fat estandarrak zortzi karaktereko fitxategi izenak gehi hiru luzapen karaktere soilik onartzen ditu espaziorik gabe ntfs k adibidez ordea espazioak izan ditzaketen izen luzeagoak onartzen ditu ntfs n fitxategi batek payroll records izena izan dezake baina fat en payroll dat bezalako izen batera mugatu beharko litzateke vfat izen luzeak onartzen dituen fat en bertsioa erabili ezean fitxategi kudeatzaile programak erabiltzaileei zuzenean fitxategiak manipulatzeko aukera ematen dien programak dira fitxategiak eta karpetak mugitu sortu ezabatu eta berrizendatu ahalko dira nahiz eta ez duten baimenik ematen fitxategiaren edukia irakurri edo informazio biltegiratzeko bertan ordenagailu sistema bakoitzak gutxienez fitxategi kudeatzaile programa bat eskaintzen du bere jatorrizko fitxategi sistemarako adibidez file explorer lehen windows explorer normalean microsoft windows sistema eragileetan erabiltzen da eta nautilus linuxen hainbat banaketetan ohikoa da erreferentziak aldatu aldatu iturburu kodea computer file gestión de archivos ikus gainera aldatu aldatu iturburu kodea direktorio fitxategi sistema kanpo estekak aldatu aldatu iturburu kodea autoritate kontrola wikimedia proiektuak datuak q82753 multimedia files identifikadoreak nkc ph124518 hiztegiak eta entziklopediak britan...
|